Prestakuntza

EusTESen badakigu oso garrantzitsua dela etengabeko prestakuntza izatea gurea bezalako lanbide batean. Ospitalez kanpoko larrialdiei ematen zaien lehen erantzuna gara. Egunero erronka berriei aurre egin behar diegu, eta behar bezala eta azkar jardun behar dugu. Horregatik, ibilgailuen hornidura materiala osatzen duten elementu guztiak erabat ezagutu behar ditugu, bai eta behar bezala erabiltzen direla ere.

Gure asmoa da bazkide guztien ezagutzak indartzea eta eguneratzea, pazienteak baloratzean, artatzean, immobilizatzean eta mobilizatzean.

Prestakuntza zabaldu egingo da etorkizunean, gure kolektiboaren interesetara egokitutako ikastaroak, mintegiak eta tailerrak antolatuz.